Industria

Altsasun lanpostu gehien sortzen duen sektorea bigarren sektorea da, hau da, industria. Ondoko hauek dira Altsasuko industria sektorerik azpimagarrienak: industria kimikoa, metalurgia, eraikuntza, garraio-zerbitzuak, metala, elikagaiak eta  zurgintza. Altsasu industrigune garrantzitsua da. Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabaren arteko komunikazio ardatza da, errepidez zein trenbidez eta ondorioz, toki erakargarria da industriarentzat; horretarako, lurzoru publiko eta pribatua eskaintzen du herriak.
Altsasun jarduera industrial hauek dira nabarmenenak:

  • Janariak.
  • Aluminioa.
  • Txirrindulak.
  • Upategiak eta edarien biltegiak.
  • Kafeak.
  • Galdaragintza.
  • Zurgintza.
  • Autokar eta autobusen karrozeriak.
  • Zeramikagintza.
  • Eraikuntza.
  • Elektrizitatea.
  • Etxetresna elektrikoak.
  • Energia eolikoa.
  • Hondeaketak.
  • Iturgintza.
  • Gasa.
  • Inprimategiak.
  • Garbiketa-zerbitzuak.
  • Garraioak.
  • Zurgintza.
  • Industria makinak.
  • Marmolgintza.
  • Metalurgia.
  • Pentsuak.
  • Pinturak.
  • Kautxuzko transformatuak.
  • Produktu Kimikoak.
  • Konponketak.
  • Saneamendua.
  • Konponketa Tailerrak.
  • Transformatu metalikoak.