Ayuntamiento de Alsasua / Altsasuko Udala



  • Udal bulegoen jendaurrearen arreta

    Altsasuko Udalaren jendearentzako arreta. Ordutegia    

  • Herritarren Partaidetza Planari buruzko informazio-saioa, Altsasuko 3. poligonoko 425 partzelarako Hiri Jarduketarako Plan Berezia izapidetu aurretik

    Herritarren Partaidetza Planari buruzko informazio-saioa, Altsasuko 3. poligonoko 425 partzelarako Hiri Jarduketarako Plan Berezia izapidetu aurretik. Arenas Especiales y Materiales de Construcción S.L. enpresak sustatutakoa. Data: Ostirala, 2020ko ekainaren 26an. Ordua: 9:00etan. Lekua: Arenas Especiales y Materiales de Construcción S.L. Avenida Pamplona 35. Herritarren parte-hartze plana (2 MB )    

  • Altsasuko Plan Orokor berriaren herritarren partaidetzarako planaren informazio-saioen egutegiari berriro ekin zaio

    Altsasuko Udalak berriro ekin dio Udal Plan Orokor berriaren Herritarren Partaidetza Plana garatzeari, Iortia Kultur Zentroaren instalazioa ixtearen ondorioz plana bertan behera utzi ondoren, COVID-19 Koronabirusak eragindako osasun-krisiaren aurrean hartutako neurrien esparruan. Horrela, jendaurreko saio irekiak honako hauek izango dira, bakoitzean jorratuko den hirigintza-sektorea adieraziz: urteko ekainak 22 10:00etan Lezalde sektore 12:00etan Benta Zelai sektorea irakurri gehiago

  • Altsasuko mugikortasun eta trafikoari buruzko udal ordenantza berriaren aurretiazko kontsulta publikoa

    ORDENANTZAREN ZIRRIBORROAREN LABURPENA  Altsasuko Udaleko Hirigintza Batzordeak ontzat eman du mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal-ordenantza berriaren zirriborroa, errealitatera Udalak gai honetan duen arau-esparrua egokitzeko. Zirriborro hori jendaurrean jarriko da onartu aurretik, 2020ko uztailaren 10era arte, hari buruzko proposamenak egin ahal izateko. Ordenantza berri honen helburua gaur egun oraindik indarrean dagoen trafikoa arautzen duen udal-ordenantza eguneratzen irakurri gehiago

  • Ikastetxeentzako, irakaskuntza-kooperatibentzako eta guraso-elkarteentzako diru-laguntzen deialdia

    Altsasuko Udalak 2020/2021 ikasturterako ikastetxeentzako, irakaskuntza-kooperatibentzako eta guraso-elkarteentzako diru-laguntzen deialdia onartu du. Altsasuko ikastetxeei zuzendutako dirulaguntza honek diruz lagun daitezkeen lau lerro edo kontzeptu ditu: hezkuntza-proiektu berritzaileentzako diru-laguntza; irakaskuntzara bideratutako materiala hobetzeko programen diru-laguntza, berrikuntzaren bidez; eskolaz kanpoko euskarazko jardueren gastuetarako diru-laguntza; eta, azkenik, euskarazko jarduerak, eremu akademikotik kanpo gauzatzen direnak, A, B eta D irakurri gehiago

  • Udako igerilekuen kokapen berria

    COVID-19 Koronabirusak eragindako osasun krisiaren eta honen ondorio desberdinen aurrean, aurten udako igerilekuetan ezohiko neurriak hartu behar dira COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiak aldaketa handiak ekarri ditu zerbitzu publikoen funtzionamendu normalean, baita kirol-instalazioen kasuan ere eta konkretuki udako igerilekuetan. Ekonomikoki ere udako igerilekuei dagokienez, osasun-agintariek ezarritako murrizketek eta prebentzio-neurriek eragin handia izaten ari dute. Udako igerilekuetan irakurri gehiago

  • Zelandi kirolgunearen irekiera berria covid-19 koronabirusak eragindako itxiera eta gero

    Zelandiko kirolguneak ateak irekiko ditu datorren ekainaren 15ean, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz martxoaren 13tik aurrera izan den geldialdiaren ostean. Datorren ekainaren 15ean eta ohiko ordutegian kirolgunea irekiko da. Ordutegia ondoko hau da: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara,  Larunbatetan 09:00etatik 20:00etara.  Igandetan 09:00etatik 14:00etara.  Ekainaren 1etik aurrera, posta elektronikoz kontaktua mantenduko da eta ekainaren 8tik irakurri gehiago

  • Egur lotea eskatzeko epea irekita

    2020ko ekainaren 1etik ekainaren 12ra arte (egun hori barne) zabalik egongo da etxeko egurraren eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak 948 012 012 telefonora deituz baino ez dira aurkeztuko, eta bertan izen-abizenak, NAN, telefono mugikorra eta posta elektronikoa adierazi beharko dira.  Behin epea amaituta, onartuak izan diren ala ez jakinaraziko zaie, eta lotea (aurten 20 €) ordaintzeko irakurri gehiago

  • Prematrikulazio epealdia berriz ezartzen da Txirinbulo Udal Haur Eskolarako.

    Prematrikulazio epealdia berriz ezartzen da Txirinbulo Udal Haur Eskolarako. Eskaerak egiteko epealdia Maiatzaren 25etik Ekainaren 5era izanen da, telematikoki bideratuko dira Udaletxeko web gunetik. Astelehenetik Aurrera eskuragarri izango duzue aplikazioa web gune honetan. Telematikoki egiteko posibilitaterik ez izatekotan, txirinbulohaureskola@altsasu.net helbidean aurrez aurre egiteko zita zehaztu ahalko da. 2018, 2019 eta 2020. urteetan jaiotako haurren familiak irakurri gehiago

  • HILERRIAREN IREKIERA

    Maiatzaren 9an SND/399/2020 Agindua eman zen Estatu mailan zenbait murrizketa malgutzeko, normaltasun berrirako trantsizioko planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritakoak, zeina 2020ko maiatzaren 11n jarri baitzen indarrean. Agindu honen 2. artikuluan eta eranskinean ezarritakoaren arabera, hau Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa da. Maiatzaren 15ean, Osasuneko Kontseilariak 21/2020 Foru Agindua eman du. Foru agindu honetan irakurri gehiago