Ayuntamiento de Alsasua / Altsasuko Udala



  • ALTSASUN BLAI!!!

    Ekainaren 21ean Altsasuko udako igerilekuak ireki dira, Dantzalekuko kirolgunean eta eremu natural paregabean kokatuta, Basoitxi eta Usolarrain eremuen artean. Informazio gehiago hemen: https://eu.zelandikirolgunea.com/  

  • AISIZ BLAI 2021. BEHIN BETIKO ZERRENDAK. ORDAINTZEKO EPEA LUZATZEA.

    EKAINA UZTAILA LEHEN HAMABOSTALDIA UZTAILA BIGARREN HAMABOSTALDIA ABUZTUA ORDAINKETA EGITEKO 948012012ra DEITU EKAINAREN 14-23 JUNIO

  • ALTSASUKO UDALERAKO AISIALDIKO BEGIRALEEN LAN-POLTSAREN HAUTAKETA PROZESUA. Behin-Betiko emaitzak.

    Altsasuko Udalak hautaketa prozesu baten bidez, Aisialdiko eta Aisialdiko Monitoreen eta Zuzendaritzarako kontratazioetarako zerrenda bat egingo du. Zerrenda horrek bi urteko indarraldia izango du: 2021eko ekainaren 1etik 2023ko maiatzaren 31era. Aurkezteko epea:  2021 eko Apirilaren 6tik apirilaren 23ko 14:00ak arte, Altsasuko udaletxean aurrez aurre, posta-zerbitzuaren bidez edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, erregistro elektronikoan. Jarraibideak Betebekizunak irakurri gehiago

  • KIROL KLUB ETA ELKARTEENDAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, 2021. URTEAN KIROL JARDUERAK BULTZA DITZATEN

    Altsasuko Udalak uste du kirol klubek eta elkarteek funtsezko eginkizuna dutela kirol jarduera bultzatzeko eta herrian hura garatzeko. Horregatik Udalak, Kirol Zerbitzuaren bidez, kirol entitateendako diru-laguntzen deialdia egin du 2021an egindako kirol-jarduerak laguntzeko asmoz. Deialdi honen helburua da kirol klubei eta elkarteei diru-laguntzak emateko erregimena arautzea, 2021an beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten. Deialdi irakurri gehiago

  • 2021eko udako udal jarduerak eta 2021-2022 ikasturteko jarduerak

    Izena emateko epea: Aisiz blai : maiatzaren 19 -26   www.altsasu.net-en bidez edo 948012012-ra deituz. Gazte jarduerak, kirol eskolak eta musika eta dantza eskola:  maiatzaren 19 – ekainaren 4. www.altsasu.net-en bidez edo  948012012-ra deituz. Jardueren garapena osasun-agintari eskudunek Covid-19k sortutako pandemiaren eta osasun-krisiaren inguruan hartzen dituzten neurrien mende egongo da. Foiletoa Behin Betiko Araudia  Online inskripzioak irakurri gehiago

  • MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA. 2021-2022 MATRIKULA INPRIMAKIA

    Matrikula online egiteko orrialdea da hau, ondorengo inprimakia betez. Matrikula epea:  maiatzaren 17tik 26ra (biak barne) Tokia:  online (aurrerago agertzen den inprimakia betez)  eskolako idazkaritzan (aurretiako hitzordua beharrezkoa da) Kontaktua:  948-564-581 (ordutegia; astelehenetik ostegunera, 15:00tik 20:00ra eta ostirala, 9:30tik 13:30ra)   musikaeskola@altsasu.net *GARRANTZITSUA: Inprimakia betetzerakoa, kontu korronte zenbakia eta 2019ko errenta aitorpena eskura edukitzea beharrezkoa irakurri gehiago

  • ENTITATE ARTISTIKOAK BULTZATZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA

    Altsasuko Udalaren iritziz kultura bultzatzeko moduetako bat da herriko gizarteak bere sozietateen edo irabazi asmorik gabeko entitateen bidez sortzen dituen ekimen, jarduera eta proiektuei laguntzea. Deialdi honen xedea da Altsasun programa egonkorra garatzen duten entitate artistikoak bultzatzea eta horiendako diru-laguntzen erregimena arautzea. Laguntza horien bidez Udalaren kultur jarduketa osatuko da, betiere ondoko artikuluek xedatzen dituzten irakurri gehiago

  • IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA

    Altsasuko Udalak hainbat laguntza ekonomiko eman ditu urteetan zehar, integrazioaren, aukera-berdintasunaren, indarkeriarik ezaren eta giza eskubideen urraketak ezagutzeko eta konpontzeko, gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzeko edo egoera ahulak, babesgabeak, mendekotasunak edo gizarte-bazterkeria tratatzeko. Laguntzen xedea da bereziki behartsuak diren biztanleria-sektoreen bizi-baldintzak hobetzea, integrazioa, aukera-berdintasuna, indarkeriarik eza, giza eskubideen urraketak ezagutu eta konpontzeko azterlanak egitea, gizarte-arriskuko egoerei irakurri gehiago

  • GARAPENERAKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA

    Altsasuko Udalak hainbat laguntza ekonomiko eman ditu urteetan zehar garapenerako lankidetza proiektuak egiteko. Laguntzen helburua da nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak bultzatzea, herritarren sentsibilizazioa eta Altsasuko komunitatearen eta elkarteen parte-hartzea sustatzen duten jarduerak eginez. Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira , 2021eko maiatzaren 10a baino lehen. Honekin batera doaz deialdiaren oinarri arautzaileak (Nafarroako Aldizkari irakurri gehiago

  • AURKEZPENAREN ARGITARAPENA. ALTSASUKO UDAL PLAN OROKORRAREN LURRALDEAREN OKUPAZIORAKO ESTRATEGIA ETA EREDUAREN (EMOT) ATARIKO BERTSIOA

    2020ko azaroaren 26ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen Altsasuko Udal Plan Orokorraren EMOTen atariko bertsioari, eta izapidetzeari ekin zitzaion, jendaurreko informaziorako bi hilabeteko epea irekita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta txostenak eskatu zitzaizkien erakunde eskudunei. Atariko bertsio honen dokumentazioa udal-bulegoetan edo webgune honetan kontsulta daiteke, eta dokumentuak deskargatu ere egin daitezke. Jendaurreko irakurri gehiago