Kokapena

Ikuspegi panoramikoaArakilgo korridorearen ekialdeko muturrean dago Altsasu. Arakil bailara luzea izen bereko ibaiak (hasierako atala Burunda izenekoa) osatzen du, Aralar eta Urbasa mendilerroen artean igarotzean. Itsas mailatik 526 metrora dago eta, ibarreko gainerako herriak bezala, mendiek inguratzen dute.
Altsasuk iparraldean Ataunekin egiten du muga (Gipuzkoa), ekialdean Urdiainekin, hegoaldean Urbasa mendiarekin, eta mendebaldean Olaztirekin eta Altzaniako mendiekin.
Iruñetik, Foru Komunitateko hiriburutik, 50 kilometrora dago. Bide-komunikazioa ona eta modernoa da, bi autobidek lotzen baitute herria Gasteizekin eta Iruñarekin. Gainera, Donostiara eta Irunera doan errepide nazionala bitan banaturik dago eta horrek bidaia arindu eta erraztu egiten du. Halaber, trenbideen ardatz garrantzitsua da Altsasu.