Paisaia

ErrekaAltsasuko hegoaldean Urbasa mendia dago. Gertu daude, halaber, Aralar eta Andia mendilerroak eta jende gehienak San Donato izenarekin ezagutzen duen Beriain mendi ederra.

Udalerriak 2.680 ha. ditu guztira eta horietatik gehienak (%75) baso dira, bertako espezieak, hots, hariztiak eta pagadiak, nagusi direla. Nafarroako beste herri batzuekin erkatuz gero, oso deigarria da hain gutxi izatea nekazaritzarako lurrak (%15) eta herriak eta haren inguruak hain eremu zabala (%10) hartzea (azken lur hauek ez-emankortzat jotzen dira nekazaritzaren ikuspuntutik). Azken datu horren arrazoia azken urteotan herriak bizi izan duen hazkundean bilatu behar dugu; izan ere, duela hainbat urte egindako trenbide-sareko gurutzaguneak, azken urteotan egindako errepideek, jarritako industriak eta herriak berak gero eta toki gehiago hartzen dute.

Azalera gehiena basoek okupatzen dute eta aurreko aldea larreek, baratzek eta arboladiek. Horren ondorioz, Altsasuko paisaia berdea da, itsasoaren eragina duen klimaren ezaugarri, eta kontraste handiak ditu bailararen, jendea bizi den tokia, eta inguruko mendien artean.