Bitxikeriak

HAINBAT GERRA GARRANTZITSUREN ESZENATOKIA

Bere kokapen estrategikoaren ondorioz, Altsasu eta Burundako bailara estatu mailako gerra ia guztien eszenatokia izan da.

1512.ean, Gaztelar gudalostea Nafar Erresuman sartu zen Burundatik barna; egun gutxi barru Iruñean ziren eta Nafarroako Erresuma Gaztelako Koroaren parte izatera heldu zen.

Konbentzio Gudan, frantses tropek Nafar Iparraldea okupatu eta Altsasu arpilatu zuten (1795). Independentzi Guda bitartean Altsasuk frantziarrek ezarritako etengabeko zergak eta errekisak jasan behar izan zituen, eta “Gasteizko Batailaren” ondoren (1813), atzeratuta gelditu ziren soldadu frantziarrek Altsasu suntsitu zuten.

Erregetiar Gudan hainbat suntsiketa jasan zituen Altsasuk. Soldadu errealistek konstituzioaren aldeko 120 soldadu baino gehiago Iturmendiko mendian fusilatu zituzten (1822). 1823-1824 urte bitartean burundar konstituziozale eta liberalek 35 espediente baino gehiago jasan behar izan zituzten.

Karlistadek garrantzi handia izan zuten. 1834.eko apirilaren 22an ZumalakarregikAltsasuko bataila  zuzendu zuen. Bertan Zumalakarregik   Quesada general kristinoak Gasteiztik Iruñeara zuzentzen zuen konboia suntsitu eta  hainbat gudari atxilotu zituen.
Gerrate Zibilean Altsasu berehala erori zen kolpea eman zutenen eskuetan, batez ere Lizarra inguruko reketeak zirenak. Herritar askok ihes egin behar izan zuten eta beste batzuk fusilatu zituzten.

NAFAR MONARKIAREN SORLEKUA???

Tradizioak dioenez, Gartzia Ximenez Altsasuko San Pedro baselizan izendatu zuten Nafarroako lehen errege, 717. urtean. Baseliza honetan datu hau jasotzen duen inskripzio bat dago. Nahiz eta hau konfirmatu gabe egon, Altsasuko istorio eta tradizioen barnean kokatu dezakegu.

SARRASKI ETA LAPURRETAK.

Antso Nagusiaren ondorengoek Nafarroako erresuma banatu zutenean Burunda muga izatera iritsi zen. Burundatarrek arabar eta gipuzkoarren lapurreta eta sarraskiak jasan behar izan zituzten, eta hau dela eta mugan zegoen lurraldea Gaizkileen Muga izenarekin ezagutzen zen.

ALTSASU: ALTSASUKO HIRI TXIT PRESTUA.

Vadillako markesari esker lortu omen zuen Altsasuk izendapen hau. 1907ko martxoaren 27an Alfonso XIII erregeak erret dekretu bitartez izendapen hau eman zuen. Udalbatzaren presidentea zen Isidoro Melerok martxoaren 31rako udal bilkura egiteko deia luzatu zuen eta izendapena zelebratzeko ospakizunak antolatu zituen. Udal Txarangak Foruen plazan bere errepertorioko hainbat pieza eskeini zituen eta arratsaldean, leku berdinean, herritarrentzat ardoa eskaini zuten, San Juanetan eta San Pedroetan egin ohi den modura.