AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO BEGIRALEEN 2019KO KONTRATAZIOEN ZERRENDA ZABALTZEA.

ekaina 25, 2020

Udalak epe bat irekiko du aisialdiko eta denbora libreko begiraleen lanposturako aldi baterako kontrataziorako eskabide berriak aurkezteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, egungo zerrenda agortzen bada erabiltzeko. Kasu horretan, hautaketa pertsona bakoitzak enplegu-eskatzaile gisa egindako inskripzioaren antzinatasuna kontuan hartuta egingo da, eta kointzidentzia egotekotan prozesuan parte hartzeko eskaera aurkeztu den eguna kontuan hartuko da.
Interesdunek Altsasuko Udalera bidali ahal izango dute eskabidea, erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.alsasua.net) edo posta elektroniko bat bidaliz, irakurketa berresteko eskabidearekin batera, registro@alsasua.net helbidera. Helbide horri dokumentazio hau erantsi beharko zaio:
– Titulazio akademikoa (I. eranskinaren arabera)
– EGA, titulazio baliokidea edo maila-proba.
– Enplegu-eskatzaile gisa duen egiaztagiria.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

Udalak Euskara proba noiz egingo den jakinaraziko du, baita behin-behineko zerrenda noiz argitaratuko den, honen aurrean alegazioak aurkezteko epea zein izango den eta behin betiko zerrenda noiz argitaratuko den ere.

I. ERANSKINA

2019KO BEGIRALEEN LAN POLTSAN DAUDEN PERTSONEN ZERRENDA

EUSKARA PROBA

AISIALDIKO MONITOREEN EUSKARAKO ZERRENDA

Euskara frogaren emaitzak

Dokumentazioaren eskaera

Begiraleen lan-poltsa handitzeko behin-behineko zerrenda

Begiraleen lan-poltsa handitzeko behin-betiko zerrenda


<< atzera