HASIERAKO ONESPENA EMAN ZAIO BIZITEGI-ERABILERAKO “BEIKOLAR” KOKAGUNEAREN HIRI-JARDUERAKO PLAN BEREZIARI

abendua 28, 2020

Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko azaroaren 30eko erabakiaren bidez, hasieran onetsi da Beikolar kokaguneko Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PEAU), bizitegi-erabilerarako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren martxoaren 15eko 127/2017 epaia betez, eta jendaurreko informaziorako bi hilabeteko epea ireki da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Jendaurreko erakusketa 2020ko abenduaren 24ko 298. NAOn iragarri da; beraz, alegazioak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24ra arte luzatuko da, egun hori barne.

PEAUaren dokumentazioa udal-bulegoetan edo webgune honetan kontsulta daiteke, eta dokumentuak deskargatu ere egin daitezke.

 PEAU BEIKOLAR-KO  MEMORIA ( 1 MB )

PEAU-BEIKOLAR PLANOAK ( 4 MB )


<< atzera