RED NELS ELKARTEA

maiatza 24, 2016

Garapen Jasangarriaren aldeko Nafarroako Toki Entitateen Sarea irabazi asmorik gabeko erakundea da eta 2004. urtean sortu zen. Elkartea bertan sartzeko borondatea erakusten duten Nafarroako toki entitateek osatzen dute, betiere ondoko helburuak betetzeari begira: Nafarroako Foru Komunitateko Toki Entitateen garapen iraunkorrerako elkarlana sustatzea.
Sareko toki entitateetan 21 Toki Agendak ezartzeko laguntza eskaintzea eta haren bilakaeraren jarraipena egitea.
Eskarmentu zuzenei buruzko informazioa eta oro har garapen jasangarria bultzatu dezakeena jasotzea eta zabaltzea.
Hiri eta herri iraunkorren Europako kanpainarekin bat datozen jarduerak sustatzea eta xede bera duten beste sareekiko harremanak indartzea.
Udal ordezkariek eta herritarrek 21 Toki Agendak dituen ondorioak ezagutu ditzaten lan egitea.
Toki komunitate bakoitzeko eragile sozioekonomikoek 21 Toki Agendaren prozesuetan parte har dezatela bultzatzea.
Altsasuko Udalak, 2004ko azaroko 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen sareari atxikitzea.


<< atzera