KONTSUMO BONUEN KANPAINA: OSO GERTU ENPRESEN ATXIKIMENDUA

uztaila 6, 2020

Kanpainari atxiki ahal izango zaizkio txikizkako merkataritzako Altsasuko establezimendu guztiak, bai eta honako baldintza hauek betetzen dituzten zerbitzuak ere:

 300 m2-tik beherako salmenta-azalera izatea.

  • Honako jarduera hauetako bat izatea: ile-apaindegia, estetika-zentroa,  argazki-estudioa, jatetxea, taberna, ostatua, oinetakoak konpontzea, arropak konpontzea, tatuaje-zentroa, markoztatze-zerbitzua, akademia, kirol-zentroa, bidaia-agentzia, higiezinen zerbitzua, masajista eta fisioterapeuta.

2020ko uztailaren 13a izango da azken eguna kanpainari atxikitzeko. Horretarako, honako esteka honetan sartu behar da: https://forms.gle/AbT4Lus9gaVJhhi67

Enpresak kanpainara atxikitzeko


<< atzera