Altsasuko mugikortasun eta trafikoari buruzko udal ordenantza berriaren aurretiazko kontsulta publikoa

ekaina 11, 2020

ORDENANTZAREN ZIRRIBORROAREN LABURPENA

 Altsasuko Udaleko Hirigintza Batzordeak ontzat eman du mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal-ordenantza berriaren zirriborroa, errealitatera Udalak gai honetan duen arau-esparrua egokitzeko. Zirriborro hori jendaurrean jarriko da onartu aurretik, 2020ko uztailaren 10era arte, hari buruzko proposamenak egin ahal izateko.

Ordenantza berri honen helburua gaur egun oraindik indarrean dagoen trafikoa arautzen duen udal-ordenantza eguneratzen da –zeinaren behin betiko onarpena 2012ko ekainaren 10ean argitaratu zen NAOn- eta, era berean, bere erregulazioan sartzen da pasabideetarako lizentziei eta espazio-erreserbei buruzko araudi guztia, gaur egun ordenantza propio batean arautzen direnak, zeinaren behin betiko onarpena NAOn argitaratu zen 2012ko ekainaren 9an. Hortaz, mugikortasunaren eta trafikoaren arloko ordenantza bakar batek arautuko ditu horrekin zuzenean erlazionatutako alderdi guztiak, aipatutako bi ordenantzak indargabetuz.

 Indarrean dagoen Udalaz gaindiko araudiaren arabera oinezkoen eta era guztietako ibilgailuen mugikortasuna arautuko duen Ordenantza berri bat egiteko beharra agerian geratu da aipatutako bi Ordenantzak behin betiko onartu zirenetik hamar urte baino gehiago igaro direnean.

 ALDEZ AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA

 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduretan herritarren parte-hartzea bultzatzeko, arau horrek ukitu ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jaso nahi du Udalak.   Hori dela eta, ordenantza onartu aurretik, jendaurreko kontsulta egingo da, herritarrek honako gai hauen inguruan duten iritzia eman dezaten:

  1. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

Altsasuko mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal-ordenantza berriaren bidez, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko udal-araudia udalaz gaindiko araudira egokituko da, gaur egun gertatzen diren eta trafikoa arautzen duen indarrean dagoen udal-ordenantzan arautzen ez diren egoerei erantzuteko. Horrez gain, igarotzeko lizentziei eta espazio-erreserbei dagokienez, beharrezkoa ikusten da hauek onartzeko beharrezkoak diren baldintzak argitzea eta kasuan kasuko igarotze-lizentziaren eta espazio-erreserbaren titularraren erantzukizunak argitzea.

 Ordenantza berriak, besteak beste, bizikleten, patinen, patineten eta monopatinen erabilera eta zirkulazioa arautzen ditu. Era berean, familia bakarreko etxebizitzetako ibilgailuak gordetzeko lokaletan igarotzeko lizentzien arloko araudia gehitu da. Horrekin batera, udalerriko hainbat espaziotako abiadura-mugak zehazten dira.

 

  1. Onesteko beharra eta egokitasuna, bai eta honen helburuak.

 Ordenantza hau onartzearen helburua da udal-araudia araudi horrek eragindako errealitatera eta azken urteetan onartutako udalaz gaindiko araudira egokitzea. Horrekin batera, ordenantza berri honek azken urteetan mugikortasunaren eta trafikoaren arloan aldatu den errealitateari erantzuna emateko aukera emango du, gure gizartearen usadio eta ohituretan eman diren aldaketen ondorioz.

 

  1. c) Balizko konponbide alternatiboak, erregulaziokoak eta erregulaziokoak ez direnak.

Ezinbestekoa da esku artean dugun gaia ordenantza bidez arautzea, haren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoelako, hurrengoko eta geroko aplikazioak jasan ditzakeelako eta ordenamendu juridikoaren aldaketa dakarrelako.

Aurreko guztia dela-eta, bidezkoa da kontsulta publikoa egitea, ordenantzak eragin ditzakeen pertsonen eta erakunde adierazgarrienen iritziak, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko, hain zuzen ere, honako gai hauei buruz:

  1. a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. b) Onesteko beharra eta egokitasuna.
  3. c) Arauaren helburuak.
  4. d) Balizko konponbide alternatiboak, erregulaziokoak eta erregulaziokoak ez direnak.

Aldez aurretiko kontsulta publikoa egiteko prozedura 2020. urteko uzatilaren 10a arte (hau barne) indarrena egongo da. Iritziak, iradokizun eta ohar guztiak honako helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: altsasu@altsasu.net

Mugikortasuna eta trafikoa Ordenantzaren zirriborroa

 


<< atzera