ALTSASUKO BIZITEGI-ERABILERAKO HIRI-LURZORUAN ATARIPEAK ERAIKITZEKO ORDENANTZAREN ALDEZ AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA

abuztua 10, 2021

ORDENANTZAREN ZIRRIBORROAREN LABURPENA

Ordenantzaren xedea da Altsasuko udalerrian bizitegitarako hiri-lurzoruko lurzatietan ataripeak eraikitzea arautzea eta gai honen inguruan indarrean dagoen egungo araudia ordeztea. Izan ere, herritarrek egindako azken kontsulten arabera, Ordenantza berri bat onartzea beharrezkoa dela ondorioztatu da.

Erregulazio berrian sartu den aldaketa nagusia, hain zuzen ere, ataripeak eraikitzeko erabili beharreko materialei dagokiena da. Estalkia ez da nahitaez zeramikazko teila izan beharko. Zilegi da, halaber, markorik gabeko beirazko elementuak jartzea, erabilgarriak eta desmuntagarriak, ataripeari estankotasuna ematen ez diotenak. Azkenik, egungo testuari Ordenantza baten egitura berezkoagoa ematen zaio, oraingo erregulazioarena baino.

 

ALDEZ AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduretan herritarren parte-hartzea bultzatzeko, arau horrek ukitu ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jaso nahi du Udalak.   Hori dela eta, ordenantza onartu aurretik, jendaurreko kontsulta egingo da, herritarrek honako gai hauen inguruan duten iritzia eman dezaten:

a)Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

 Bizitegitarako hiri-lurzoruan ataripeak eraikitzea arautzen duen ordenantza berriaren helburua gai hori arautzen duen indarreko ordenantza ordeztea da —2006ko 75. NAOn argitaratu zen behin betiko onespena, ekainaren 23an—, herritarrek horri buruz adierazi duten eskaerei erantzuteko.

Adibidez ataripeak eraikitzeko erabili beharreko materialekin zerikusia duten eskaerak; izan ere, indarrean dagoen Ordenantzaren arabera, ataripearen estalkia teila zeramikazkoa izan beharko da. Ordenantza berriak onartzen du estalkiaren materiala beste mota batekoa izan daitekeela, betiere erantsitako higiezinaren eraikuntza-materialaren antzekoa. Era berean, ataripeen itxiturari dagokionez, egungo Ordenantzak itxitura hori debekatzen badu ere, Ordenantza berriak markorik gabeko beirazko elementuen bidez baimentzen du, erabilgarriak eta desmuntagarriak izan beharko direnak.

 b) Onesteko beharra eta egokitasuna.

 Ordenantza honen bidez, Altsasuko Udalak araudi berri bat ezarri nahi du bizitegitarako hiri-lurzoruan ataripeak eraikitzea arautzeko, egungo errealitateari eta herritarren beharrei egokituta. Hori dela eta, ataripeak eraikitzeko egungo eskaerei legezko irtenbidea emateko, beharrezkoa da ordenantza berri bat onestea, indarra duen ordenantzaren aldaketatik haratago doana.

c)Arauaren helburuak

 Araudi berri bat ezartzea, bizitegitarako hiri lurzoruan ataripeak eraikitzeari buruzkoa, egungo beharrei eta eskaerei egokitua.

d) Balizko konponbide alternatiboak, erregulaziokoak eta erregulaziokoak ez direnak.

Ezinbestekoa da esku artean dugun gaia ordenantza bidez arautzea, haren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoelako, hurrengoko eta geroko aplikazioak jasan ditzakeelako eta ordenamendu juridikoaren aldaketa dakarrelako.

Aurreko guztia dela-eta, bidezkoa da kontsulta publikoa egitea, ordenantzak eragin ditzakeen pertsonen eta erakunde adierazgarrienen iritziak, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko, hain zuzen ere, honako gai hauei buruz:

a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

b) Onesteko beharra eta egokitasuna.

c) Arauaren helburuak.

d) Balizko konponbide alternatiboak, erregulaziokoak eta erregulaziokoak ez direnak.

 

Aldez aurretiko kontsulta publikoa egiteko prozedura 2021ko irailaren 10eko 14:00ak arte arte irekita egongo da. Iritziak, iradokizun eta ohar guztiak honako helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: altsasu@altsasu.net

 

Ordenantzaren zirriborroa ( 168 KB )


<< atzera