Altsasuko Udalak ikerketa-beka baterako deialdia egin du, Altsasuko eta/edo Sakanako Memoria historikoa ikertzeko

urria 8, 2019

ALTSASUKO UDALAK IKERKETA-BEKA BATERAKO DEIALDIA EGIN DU, ALTSASUKO ETA/EDO SAKANAKO MEMORIA HISTORIKOA IKERTZEKO

Altsasuko Udalak ikerketa-beka baterako deialdia egin du, Altsasu eta/edo Sakana ibarreko memoria historikoa lantzeko. Beka hori Gogoan izeneko proiektuaren barruan jasotako lekukotzetan eta beste hainbat materialetan oinarrituko da. Aditzera eman behar da Gogoan proiektua Bigarren Hezkuntzako Altsasu Institutuko Geografia eta Historia Departamentuak egin zuela.  Materiala Altsasuko Udalari laga dio institutuak, oinarri arautzaile hauek onetsi ziren unean indarrean zegoen hitzarmenean ezarritakoari jarraikiz

Eskatzaileak

  • Batxilergo-titulua duten guztiek eskatu ahal izango dute beka.
  • Banaka ala taldeka parte hartzeko aukera egongo da. Azken kasu horretan, ikerketa-taldea osatzen duten pertsona guztiek bete beharko dute aurreko puntuan ezarritako baldintza. Bekaren dotazio ekonomikoa finkoa da, lana banaka edo taldeka egin.

Dotazio ekonomikoa

Bekaren dotazio ekonomikoa 700,00 eurokoa da.

Bekaren iraupena

Bekaren iraupena 5 hilabetekoa da, beka jaso dela jakinarazten denetik aurrera.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea

Eskabidea berariazko instantziaren bidez aurkeztu beharko da. Dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da, udaletxera bertaratuta edo posta bidez, honako helbide honetan:

Altsasuko Udala

Gartzia Ximenez, 36

31800 Altsasu (Nafarroa)

 

Udalaren Erregistro Elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango da:

www.altsasu.net

Deialdiaren oinarriak

Instantzia

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izango da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.  

 Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 220. zenbakian argitaratu da 2019. urteko azaroaren 7an:

https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/220/Anuncio-31/

 

 


<< atzera