Irabazi asmorik gabeko entitateendako laguntza-deialdia

urria 1, 2019

Altsasuko Udalak, Osasun Batzordearen eta Gizarte Zerbitzuen bidez, diru-laguntzen deialdi baten oinarri arautzaileak onartu ditu, bereziki beharra duten eta gure udalerrian eragina duten biztanle-sektoreen bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatu, bultzatu eta dinamizatzeko. Zehazki, dirulaguntzaren xede diren proiektu eta jardueren helburua izango da gizarteratzea eta aukera-berdintasuna bultzatzea, arrisku sozialeko egoerak prebenitzea eta ahultasun, babesgabetasun, mendekotasun edo bazterkeria egoeren tratamendua erraztea.

Eskaerak Altsasuko Udalaren sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, hogei egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuta.  Deialdia irailaren 18an argitaratu zen.

Diru-laguntzen Datu-base Nazionalerako esteka honetan duzue informazio gehiago, deialdi horren oinarri arautzaileak jasotzen dituen dokumentua barne:

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/472321

 


<< atzera