Garapenerako lankidetza proiektuendako laguntza-deialdia

urria 1, 2019

Altsasuko Udalak, Osasun Batzordearen eta Gizarte Zerbitzuen bidez, nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak sustatzeko dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ditu, herritarrak sentikor bihurrarazteko eta gure udalerriko komunitateak eta elkarteek proiektuan parte hartzea sustatzen duten jarduerak egiteko.

Eskaerak Altsasuko Udalaren sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, hogei egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuta.  Deialdia irailaren 18an argitaratu zen.

Diru-laguntzen Datu-base Nazionalerako esteka honetan duzue informazio gehiago, deialdi horren oinarri arautzaileak jasotzen dituen dokumentua barne:

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/472324

 


<< atzera