• SAN PEDROKO ZELAIA

    Bisitatzea merezi duen toki eder bat San Pedroko zelaia da. Bertara oinez, txirrindulaz edo autoz joan gaitezke, Urdiaindik edo Altsasutik. San Pedroko zelaia betidanik izan da aisialdirako eta paseatzeko lekua, bertako bizilagunentzat zein bisitarientzat. Haritzen artean paseatzeko eta San Pedroko baseliza ikusteko leku oso aproposa da.

  • URDALURKO URTEGIA

    Urdalurko urtegiaren ingurua leku aparta da paisaiarekin gozatzeko eta paseatzeko. Aitzgorri mendiaren ikuspegi ederrak ditugu bertatik.

  • URBASA MENDIA

    Altsasutik Olaztira joan gaitezke bertatik Urbasara joateko. Urbasako portua igo ondoren, kanpinaren inguruetara eta antzinako jauregira (XVIII. mendea) iristen gara. Urbasak paseatzera, jarduera desberdinak egitera edota argazkilaritzara gonbidatzen gaitu. Urbasa Sakanako biriki naturaletako bat da eta aldi berean Nafarroako basoetatik basatienetarikoa.