Ayuntamiento de Alsasua / Altsasuko Udala



  • UDALETXEA

    Eraikina Udaletxea. 1780. urtean inauguratua, Jose Lizardi arkitektoaren lana da. Aurrealdeak hiru begiko arkupea dauka eta bi balkoi luze; haien gainetik herriko armarria dago, harrian landua. 1813. urtean frantses soldaduek su eman zioten eta artxiboa erre egin zen.

  • OTADIKO SANTOKRISTOR BASELIZA

    Otadiko Santokristo baseliza Otadiko Santokristo baseliza. Herritik kanpo dago, kanposantuari erantsia. Nabaria da bi alditan egina dela; zati zaharrena aldare inguruak hartzen du. Oinplano karratukoa da; hormak, harlanduzkoak; teilatua, lau isurkikoa; mendebaldera zabalik, XVI. mendeko bigarren erdialdeko gurutze-tokien taiura burutua. Debozioa bizkortzeak baseliza handitzea ekarri zuen; nabea zabaldu eta mendebaldeko atea ireki zioten. Geroztik eta irakurri gehiago

  • ERKUDENGO AMA BIRJINA

    Erkudengo Ama Birjina baseliza. Elkuren herrixka izan zen lekuan dago kokatua, Donostiako errepidearen eskuinaldean. Eraikin ederra da, harlanduzko hormak eta teilatua bi isurkikoa dituena. Oso nabarmena da ekialdera ematen duen hegatza. Zurezko balaustradak mugatzen du aldare ingurua. Bertan dago, halaber, Ama Birjinaren irudia. Jatorrizkoa desagertu eta haren ordez eskaiolako bat jarri zuten, oraintsu arte iraun irakurri gehiago

  • SAN JUAN BATAILATZAILEA BASELIZA

    San Juan Baseliza  San Juan Batailatzailea San Juan Bautista baseliza. Herriaren mendebaldean dago, Altzania ibaiertzeko muino baten gainean. Oinplanoa laukizuzen baten antzekoa da; hormak harlanduzkoak eta sabaia lixa emana duen zurez egina. Egikera herrikoiez taiutua den lurrean uharriz egindako marrazkiak aipa daitezke. Baselizak hegoaldean dauka atea, molduradun arkuaren antzera paratua. Argia apala da oso. Adreilu irakurri gehiago

  • SAN PEDROKO BASELIZA

    San Pedro Baseliza Altsasu eta Urdiainen arteko mugan eraikia, izen bereko landan. Inguru-inguru haritzak ditu. Oinaldea laukizuzen baten antzekoa da eta teilatua lau isurkikoa. Aldarea, gainean santua duena, Urdiaingo dermioan dago. Bi herrien arteko muga hegoaldeko fatxadako atearen atalburuak egiten du eta bertan A/U letrak daude idatzita. Bi herriren artean egoteak, bitxia baita, herriko folklorea aberastu irakurri gehiago

  • JASOKUNDE ELIZA

    Jasokunde eliza Errenazimendu estilokoa, XVI. mendekoa. Pilareen gaineko hiru nabe ditu eta burualde poligonala. Ganga trenkatu batek estaltzen du nabe nagusia. Aldeetan kanoiak ditu eta izar irudiko gurutzadura du kapera nagusian. Barruko aldean erretablo erromanista bat nabarmentzen da; bertan, Nekaldiaren pasarteen irudiak agertzen dira, santu batzuk, Andra Mariaren jaiotza, eta atikoan kalbarioa. Elizan hiru hiltze dituen Kristo irakurri gehiago

  • ALTSASUKO INTXAURRONDO OSPETSUARI MONUMENTUA

    Enrike Zelaiak “Sustrai altsasuarrak” izena eman dio. Foruen plazan dago, eta José Ulibarrena eskultoreak egin zuen plazan zegoen intxaurrondo zaharra erabiliz. Monumentuan Altsasu herria irudikatzen duten 28 irudi eta sinbolo agertzen dira: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko irakurri gehiago

  • ANDIA ETA ARALAR MENDILERROAK ETA BERIAIN MENDI APARTA

    Sakanako eskualdean bisitatzea merezi duten hainbat herri daude, eta Altsasutik gertu Andia eta Aralar mendilerroak ditugu eta baita Beriain mendi aparta ere, San Donato bezala ezagutzen dena. Guzti hauek ikustea gomendagarri da oso. Aralar mendian Aralarko San Migel Donea ikusi daiteke eta mendian barna paseatu, hau baita Nafarroako pagadirik ederrenetako bat. Tontorrean San Migel Donearen omenez irakurri gehiago

  • DORRE TXIKIA

    Dorre Txikia. Eguberako Gane izeneko gainean dago, 710 metroko altitudean. Oraindik ere ikus daitezkeen hondakinen tamainarengatik pentsatzekoa da izen hori magal berean beherago zegoen dorre txiki bati dagokiola. Basoaren soilune batean, arbola altuen artean, oinarriaren muruen hondarrak daude, metro bateko altuera baino gehiago daukatenak. Dorreak inguruan lubakia zeukan, duda izpirik gabe, kanpoko lur landua kentzean irakurri gehiago

  • TELEGRAFO OPTIKORAKO BASALUZEKO DORREA

    Aspalditik gauza jakina da Euskal Herriko zenbait toki estrategikotan telegrafoetako dorreak bazirela. Harrizko dorre sendoak ziren, eta horietatik dorretik dorrera mezuak bidaltzen ziren gaur egunean komunikazioen sare zabalean egiten den gisara. Dorre horietako bi Altsasun daude eta hauetako bat Basoluzeko dorrea da. Dorre hau Urbasa mendiaren ipar-ekialdeko magalean dago, Irubideko bidegurutzean. Bere oinarri karratuak 7,3 irakurri gehiago