Turismoa: beste gauza erakargarri batzuk

INAUTERIAK

Bi egunetan ospatzen dira: Hausterre-egunaren aurreko astearte herri-inauteria ospatzen da eta hausterre-egunaren ondorengo larunbatean momotxorroen inauteria. Momotxorroa da pertsonaia nagusia. Hau da bere janzkera: bizkar-larrua, larru izenekoa; atorra zuria, maukak bilduak eta besoak gorriz margotuta; buruan saski bat aldeetan adar handi bana erantsirik eta, aurpegia estaliz, zaldi ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta
irakurri gehiago

FERIAK

Urriaren hirugarren igandean ospatzen dira. Garai batean herriko jaiak ziren. Feriak dira Altsasuko aspaldiko bizimoduaren lekukotasuna. Azken urteetan gure kulturaren alderdi nabarmenak sartuz joan dira: erakusketak, lanak, lehiaketak, denak nekazarien munduari lotuak. Honek guztiak bisitari asko erakartzen ditu. Aipatzekoak dira ganadu azoka, pottoken haragia, gazta, zizak eta gaztaren dastaketa, erakusketa mikologikoa, Sakanako Txistorraren Lehiaketa, eta
irakurri gehiago

BARGAGAIN EDO TONTORRAUNDIKO GURUTZERA IGOTZEA

Uztailaren 12an Bargagain edo Tontorraundiko Gurutzeko igoera ospatzen da. Mendigoizaleek herri bazkaria antolatu ohi dute.

SAN PEDRO

San Pedro eguna jaiegun garrantzitsua da oso: jai ofiziala da herrian, Udalak hartutako erabakiaz. Altsasu eta Urdiaingo lurren artean santu honen ohorez eraikitako baselizan San Pedro gurtzen da. Goizetik joaten da baselizara eta Udal korporazioa oinez bertaratzen da txistulariek lagunduta. Meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa egiten da, ardoa Udalaren kontura izanik. Bazkalondoan ordena hertsi batean puruak banatzen dira eta alkateak zortzikoa
irakurri gehiago

SAN JUAN BEZPERAKO GAU MAGIKOA

Ekainaren 23a, udako solstizioa: San Juan bezperako gau magikoa. Erlijio desberdinetako erritoak ospatzen dira. Arratsaldeko 8:00etan, Udal Korporazioa San Juan baselizan santuari eskaintzen zaizkion elizkizunetara joaten da. Mezatik irtetzerakoan baselizaren aurrean sua pizten da eta ondoren, herrian prestatu diren su guztiak pizten dira. Aintzinean, urtebete lehenago bildu eta etxean gordetako belar jakin batzuk erretzen ziren eta salto
irakurri gehiago

ZAINDARIAREN JAIAK: GURUTZE SANTUAREN GORAPEN EGUNA

Irailaren 14an Herriko Jaiak ospatzen dira, Gurutze Santuaren Gorapen Egunean. Eguerdiko 12:00etan bukatzen da maiatzaren 3an hasitako ezkil jotzea eta, hurrengo egunetan, herriko zaindaria den Otadiako Kristo Deunaren omenez jaiak egiten dira. Jarduera askok osatzen dute egitaraua eta azpimarratzekoak dira kirol jarduerak, txirrindula proba eta pilota partidak batez ere. Jende askok parte hartzen du ospakizunetan.

ERKUDENGO AMA BIRJINAREN JAIA

Elkuren izeneko dermioan Erkudengo Ama Birjinaren baseliza dago. Ama Birjin honek eguraldian eragiteko ahalmena duela uste da, hala agertzen baita kantatzen zaion kopla zaharraren ahapaldi batean: “Esku batean eguzkia ta beste eskuan euria”. Uztailaren 2an irudia parrokiaraino ekartzen da eta bederatziurrena egiten zaio. Bederatziurrena bukatu eta hurrengo igandean ermitara itzultzen da, bertan meza entzun ondoren, gosaria egiten da, ardoa Udalaren kontura
irakurri gehiago

GURUTZE SANTUAREN EGUNA

Gurutze santuaren eguna. Maiatzaren 3an eguerdiko 12:00etan ezkil errepika hasten da eta errepika hau egunero joko da irailaren 14a arte. Festak dira Alde Zaharrean. Auzokideek artisautza erakusketa eta haurrentzako jokoak antolatzen dituzte.

SANTA AGEDA

Erregeen egunean, Meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren festarako erregeak eta erreginak hautatzen dira urte horretan zehar adin-nagusitasuna lortuko dutenen artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta alkateak, erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregeak suertatzen zaizkien gazteak izango da jaiaren
irakurri gehiago

JOAEREAK EDO ZINTZARRIAK

Garai batean Jaunaren Agerkundearen bezperan jendea soroetan barrena ibiltzen zen joareekin. Honek inauterien hasiera erakutsi beharko lukeen, zintzarri edo joareak herri inauterietan ezinbestekoak baitira. Gaur egun ohitura hau honakoan bihurtu da: Errege Magoen bisita jakinarazteko herrian zehar zintzarriekin ibiltzen dira umeak.