Egunon, beste guraso batzuekin hitz egiten, beharrezkotzat jotzen dugu haurrentzako leku bat izatea. Badakigu Altsasun neguak luzeak, euritsuak eta hotzak direla. Agian Burunda frontoia irekita utzi daiteke? Edo gaztelekuan haur eskolarako erabili ziren gelak? (2017/09/19)

iraila 20, 2017

Kaixo,

Egia da Altsasun urteko hainbat hilabetetan dugun eguraldiak arazo asko ematen dituela gazteen aisialdiarako, edozein ekintza kultural aurrera eramateko, etab. Zure proposamena aztertu daiteke, baina kontutan hartu behar dugu frontoi barruan aurrera eramaten diren pilota entrenamenduak eta kirol honekin erlazionatuta dauden bestelako ekintzak ere. Izan ere, hauek ezinbestean frontoian gauzatu behar dira.

Eskerrik asko zure proposamenarengatik. (2017/09/20)


<< atzera