ZELANDI ESKOLAKO PATIOKO LANAK MARTXAN

abuztua 4, 2021

Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko patioko lanak aurrera doaz. Lanak Apezetxea Anaiak, S.L. enpresak egiten ari ditu.

Zelandi ikastetxe publikoa da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza ematen dituena.

Eraikina Altsasuko Udalaren jabetzakoa da, bai eta haren ondoko eremu publikoa ere, patioaren eginkizunak betetzen dituena. Azpimarratu behar da bai eraikina bai aldameneko espazio publikoa 1977. urtean gaitu zirela. Horren ondorioz, aldian behin hobetzeko inbertsioak egin behar dira, eta lehentasuna eman behar zaie zentroaren segurtasun eta osasunarekin zerikusia duten jarduerei.

Zelandi ikastetxearen patioan lehenbailehen esku hartu behar zen zoladura berritzeko, euri urak biltzeko sistema jarriz, orain arte euri egoeran gertatzen ziren arazoak saihesteko. Egoera horren ondorioz Zelandi Ikastetxe Publikoko Zuzendaritzak eta Eskola Kontseiluak hainbat eskaera aurkeztu zituzten, bai eta Zelandi Ikastetxe Publikoko Gurasoen Elkarteak ere.

Inbertsioa egiteko Altsasuko Udalak 236.000,00 euroko diru-laguntza jaso du Nafarroako Gobernuaren bitartez. Diru-laguntza hori Udalak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak sinatutako hitzarmen batean formalizatu da.

 

 


<< atzera