Altsasuko Udalak Covid-19ren garaian tokiko kontsumoari buruz kontzientziatzeko kanpaina berri bat abiarazi du.

maiatza 3, 2020

“Oso gertu – Muy cerca” lelopean, Udalak Altsasun erostera animatu ditu herritarrak.

Altsasuko Udalak kontzientziazio kanpaina bat jarri du martxan herriko merkataritzari laguntzeko eta herritarrak herrian erostera animatzeko, koronabirus garaian eta “hau guztia amaitzen denean, noski”. Udalak ere ez ditu ahaztu ostalariak, pertsona autonomoak eta enpresariak kanpaina honetan.
Ahalegin handia egin nahi du herriko enpresa-sarea babesteko, merkataritzarik gabeko herria bizitzarik gabeko herria baita. Kanpaina Altsasuko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Batzordeak bultzatu du, eta sare sozialetarako eta WhatsApp-erako iragarki bat eta kartel bat ditu, herriko denda eta leku jendetsuetan jartzek. Iragarkia web orri honetako bannerrean dago eskuragarri.


<< atzera