ALTSASUKO MUGIKORTASUN ETA TRAFIKOARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA BERRIA INDARREAN SARTU DA

urtarrila 22, 2021

Altsasuko mugikortasun eta trafikoari buruz Ordenantza berria indarrean sartu da, honen behin betiko onarpena NAOn argitaratu eta gero (2021. urteko urtarrilaren 21eko 14. zenbakia).

Ordenantza berri honen helburua orain arte indarrean egon den trafikoa arautzen duen Ordenantza eguneratzen da –zeinaren behin betiko onarpena 2012ko ekainaren 10ean argitaratu zen NAOn- eta, era berean, bere erregulazioan sartzen da pasabideetarako lizentziei eta espazio-erreserbei buruzko araudi guztia, orain arte Ordenantza propio batean araututa egon direnak, zeinaren behin betiko onarpena NAOn argitaratu zen 2012ko ekainaren 9an. Hortaz, mugikortasunaren eta trafikoaren arloko Ordenantza bakar batek arautuko ditu horrekin zuzenean erlazionatutako alderdi guztiak, aipatutako bi Ordenantzak indargabetuz.

Indarrean dagoen Udalaz gaindiko araudiaren arabera oinezkoen eta era guztietako ibilgailuen mugikortasuna arautuko duen Ordenantza berri bat egiteko beharra agerian geratu da aipatutako bi Ordenantzak behin betiko onartu zirenetik hamar urte baino gehiago igaro direnean.

Ordenantzaren testua:

http://www.alsasua.net/wp-content/uploads/sites/69/2021/01/MUGIKORTASUN-ETA-TRAFIKO-ORDENANTZA.pdf


<< atzera