OTADIKO SANTOKRISTOR BASELIZA

maiatza 24, 2016

Otadiko Santokristo baseliza

Otadiko Santokristo baseliza

Otadiko Santokristo baseliza. Herritik kanpo dago, kanposantuari erantsia. Nabaria da bi alditan egina dela; zati zaharrena aldare inguruak hartzen du. Oinplano karratukoa da; hormak, harlanduzkoak; teilatua, lau isurkikoa; mendebaldera zabalik, XVI. mendeko bigarren erdialdeko gurutze-tokien taiura burutua.

Debozioa bizkortzeak baseliza handitzea ekarri zuen; nabea zabaldu eta mendebaldeko atea ireki zioten. Geroztik eta gaur egun arte berrikuntza asko egin izan dira bertan.  “Crucifijos de Navarra” obran aipatzen denaren arabera, Santokristo Otadikoaren taila Errenazimendu garaikoa da, XVI. mendekoa. Mirari asko egin izanaren fama du. Ermita honetako festak maiatzaren 30ean eta irailaren 14an ospatzen dira.


<< atzera