SAN JUAN BATAILATZAILEA BASELIZA

maiatza 24, 2016

San Juan Baseliza

San Juan Baseliza

 San Juan Batailatzailea

San Juan Bautista baseliza. Herriaren mendebaldean dago, Altzania ibaiertzeko muino baten gainean. Oinplanoa laukizuzen baten antzekoa da; hormak harlanduzkoak eta sabaia lixa emana duen zurez egina. Egikera herrikoiez taiutua den lurrean uharriz egindako marrazkiak aipa daitezke. Baselizak hegoaldean dauka atea, molduradun arkuaren antzera paratua.

Argia apala da oso. Adreilu gorriez zolaturik dagoen burualdea zurezko kalostraz itxia dago eta horretan errenazimendu garaiko erretaula dago, titularra han delarik. Hara joaten da ekainaren 23an eta 24ko goizean.


<< atzera