SAN PEDROKO BASELIZA

maiatza 24, 2016

San Pedro Baseliza

San Pedro Baseliza

Altsasu eta Urdiainen arteko mugan eraikia, izen bereko landan. Inguru-inguru haritzak ditu. Oinaldea laukizuzen baten antzekoa da eta teilatua lau isurkikoa. Aldarea, gainean santua duena, Urdiaingo dermioan dago.

Bi herrien arteko muga hegoaldeko fatxadako atearen atalburuak egiten du eta bertan A/U letrak daude idatzita.

Bi herriren artean egoteak, bitxia baita, herriko folklorea aberastu egin du. San Pedro egunean, ekainaren 29an, erromeria ospatzen da.


<< atzera