2. 2020-2021, KIROL ESKOLEN HASIERA

urria 6, 2020

2020-2021 ikasturtea berezia izango da, zalantzarik gabe, COVID-19ren eraginez bizi dugun egoera bitxia eta berria dela-eta.
Kirol-eskolak – kirol kluben laguntzarekin antolatu dira- ere ez daude egoera horretatik kanpo. Nolanahi ere, guk argi daukagu guztiz funtsezkoa dela gure adingabeek kirola egin ahal izatea ziurtatzea. Izan ere, haurrentzat ariketa fisikoa egitea osasunaren, sozializazioaren eta dibertsioaren ikuspuntutik beharrezkoa izateaz gain, erregulartasunez egiteak inmunitate-sistema indartzen du.

Jarduera guztietan protokolo bat ezarri da, kirolariek eta teknikariek eskoletan duten kutsatzeko arriskua gutxitzeko. Jarduera-protokolo irailaren 28an argitaratu zen Nafarroako Kirol Institutuak irailaren 25ean emandako azken argibideak eman ondoren.

IRAILAREN 28ko KIROL ESKOLETAKO PROTOKOLOAK

PROTOCOLO COVID-BALONCESTO

PROTOCOLO COVID-FUTBOL

PROTOCOLO COVID-TENISdocx

PROTOCOLO COVID-ATLETISMO

PROTOCOLO COVID G. RITMICA COMPETICIÓN PROTOCOLO COVID G. RITMICA ESCUELAS

PROTOCOLO COVID-MULTIACTIVIADAD SALUDABLE

PROTOCOLO COVID-NATACION

PROTOCOLO COVID PATINAJE

PROTOCOLO COVID TAEKWONDO

PROTOCOLO COVID-CONVENIO YOSEIKANBUDO

PROTOCOLO COVID-CONVENIO YOSEIKANBUDO

Jardueran parte hartzeko ONARPEN AGIRIA: Agiri hori lehen eskola-egunean banatuko da, eta hurrengo eskola-egunean bueltatu beharko zaio monitoreari.

DEKRETU 625/2020, URRIAREN 13KOA, NAFARROAKO KIROL INSTITUTUAREN MURRIZKETEN ARABERA KIROL ESKOLEN PROTOKOLOAK EGUNERATZEA indarrean gaur egun
Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea intentsitate txikiko edo ertaineko jarduera guztietan. Horri dagokionez, intentsitate txikiko edo ertaineko jardueratzat hartuko dira arnasketa-maiztasuna oso handia ez dutenak.
Kontakturik gabeko entrenamenduak atalaren barruan, talde eta m2 bakoitzeko parte-hartzaile kopurua aldatzen da, dekretu berriak ezartzen duenaren arabera.

FUTBOLA ETA ATLETISMOKO ENTRENAMENDUAK

Futbol eta atletismoko taldeak gehienez 6 pertsonako azpitaldeetan banatuko dira. Azpitalde horietako bakoitzean, gutxienez 20 metro koadroko espazioa bermatuko da parte-hartzaile bakoitzeko, eta 250 metro koadrokoa azpitalde bakoitzeko.

TENISA, SASKIBALOA, IRRISTAKETA, ARETO FUTBOLA, PILOTA, ETA LEHIAKETAKO G. ERRITMIKOA ENTRENAMENDUAK

Entrenamenduak gehienez 6 pertsonako taldeetan egingo dira, eta gutxienez 250 metro koadro bermatuko dira 6 pertsonako talde bakoitzeko.
Zelandi pilotalekua 250 metro karratuko hiru gunetan banatuta dago. Zelandi kiroldegia 250 metro karratuko bost gunetan banatuta dago. BHIko kirol-pista 250 metro karratuko bi eremutan banatzen da

TAEKWONDO, YOSEIKANBUDO ETA ESKOLETAKO G.ERRITMIKOA ENTRENAMENDUAK

Entrenamenduak gehienez 6 pertsonako taldeetan egingo dira
IGERIKETAKO ENTRENAMENDUAK.

Ez dira aldatzen.

Neurri hauek legeak ezartzen duen bezala aplikatuko dira 2020ko azaroaren 10era arte, eta egoera epidemiologikoaren arabera luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe gera daiteke.


<< atzera