ERKUDENGO AMA BIRJINAREN JAIA

maiatza 24, 2016

Erkuden Ama BirjinaElkuren izeneko dermioan Erkudengo Ama Birjinaren baseliza dago. Ama Birjin honek eguraldian eragiteko ahalmena duela uste da, hala agertzen baita kantatzen zaion kopla zaharraren ahapaldi batean: “Esku batean eguzkia ta beste eskuan euria”. Uztailaren 2an irudia parrokiaraino ekartzen da eta bederatziurrena egiten zaio. Bederatziurrena bukatu eta hurrengo igandean ermitara itzultzen da, bertan meza entzun ondoren, gosaria egiten da, ardoa Udalaren kontura izanik.Bai jai honetan eta baita besteetan ere, ardoa banatzeko zilarrezko kikarak erabiltzen dira ezer kutsatzerik izan ez dadin. Jaiak eguerdia arte irauten du ermita inguruko soroetan eta zortzikoak dantzatzen dira.


<< atzera