AMAIA ETA BAKEA KALEEN ETA ZUMALAKARREGI ENPARANTZAREN OBRAK AMAITUTA

apirila 23, 2020

Azken ukituen faltan, joan den martxoaren 16an amaitu ziren Amaia eta Bakea kaleetako sareak berritzeko eta zolatzeko lanak, baita Zumalakarregi plaza eraberritzeko lanak ere.

Zumalakarregi plaza eraberritzeko, bai eta Amaia eta Bakea kaleetako sareak berritzeko, zerbitzuak bideratzeko eta zoladura berritzeko lanak amaituta, Altsasuko Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie, bereziki, eremu horretan bizi diren bizilagunei, bai eta aipatutako plazan kokatuta dauden saltoki eta ostalaritza-establezimenduei ere. Izan ere, hauek garrantzi horretako obra bati dagozkion eragin guztiak jasateko izan duten pazientzia azpimarratzeko modukoa da.

 

 

 

 


<< atzera