Ibarrea industriaguneko ur zikinen saneamendu lanen bigarren fasea egiteko Nafarroako Gobernuaren finantzaketa

azaroa 30, 2020

Altsasuko Udala, Ibarrea industrialdeko hondakin uren saneamendua bermatzeko behar den inbertsioa egiteko eta 2019. urtean inbertsio honen lehen fasea aurrera eraman eta gero –azken hau Nafarroako Gobernuaren finantziazioarekin-, 2020an inbertsio horren bigarren faseari dagokion inbertsioa aurrera eramaten ari da. Bigarren fase honi dagokion finantzaketa Nafarroako Gobernuak eman du 250.000,00€-rekin, Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendari Nagusiaren urriaren 9ko 466/2020 Ebazpenaren bidez, organo berak irailaren 25eko 426/2020 Ebazpenaren bidez gastua baimendu eta oinarri arautzaileak onartu ondoren.

 


<< atzera