Atsasun Genero-Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Laguntza Poliziala emateko Lankidetza-Protokoloa Sinatzea

azaroa 15, 2019

Gaur, 2019ko azaroaren 15ean, Altsasuko Udaleko Tokiko Segurtasun Batzordean, ALTSASUN TRATU TXARRAK JASAN DITUZTEN EMAKUMEEI LAGUNTZA POLIZIALA EMATEKO LANKIDETZA-PROTOKOLOA sinatu dute Udaltzaingoak, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak.

 

Altsasuko Udaltzaingoari VioGén sisteman sartzeko aukera ematea da prozesu honen helburua. Izan ere, Viogen sistema genero-indarkeriaren biktimen banakako jarraipena eta ebaluazioa egiteko oso tresna baliagarria izateaz gain, koordinazioa erraztu eta informazio eguneratua ematen du.

Protokoloa Udaleko II. Berdintasun Planaren barruan sartzen da —Plana duela gutxi berritu zen, 2019-2023 legegintzaldirako—, eta sendotu egiten du Altsasuko Udaltzaingoak arlo horretan egiten zuen lana, atal espezializatuak dituzten gainerako poliziekin koordinatuta.

Javier Ollo Martínez alkatea izan da batzarreko burua, eta protokoloa sinatu dutenez gain, Udaleko berdintasun teknikaria eta Gobernuaren Ordezkaritzako Emakumeen kontrako Indarkeriaren kontrako Koordinazio Unitateko arduraduna ere izan dira bileran.

Lehen ekitaldi horren ondoren, honako ekimen hauek egingo dira: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko Lankidetza eta Koordinazio Protokoloari atxikitzea —Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak sustatu du hitzarmena— familia- edo genero-indarkeriaren biktimak babesteko, bai eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzari genero-indarkeriaren kasuetan jarraipen integrala egiteko sisteman sartzea ere (VioGén).

Horiexek dira, hain zuzen ere, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzak ezartzen dituen hiru baldintzak Nafarroako Gobernuaren ordezkariak eta Altsasuko alkateak Ministerioaren eta Altsasuko Udalaren arteko hitzarmena sinatzeko. Hitzarmenak Altsasuko Udaltzaingoa VioGén sisteman sartzea ahalbidetuko du.

 

 


<< atzera