JASOKUNDE ELIZA

maiatza 24, 2016

Jasokunde eliza

Jasokunde eliza

Errenazimendu estilokoa, XVI. mendekoa. Pilareen gaineko hiru nabe ditu eta burualde poligonala. Ganga trenkatu batek estaltzen du nabe nagusia. Aldeetan kanoiak ditu eta izar irudiko gurutzadura du kapera nagusian. Barruko aldean erretablo erromanista bat nabarmentzen da; bertan, Nekaldiaren pasarteen irudiak agertzen dira, santu batzuk, Andra Mariaren jaiotza, eta atikoan kalbarioa. Elizan hiru hiltze dituen Kristo hilaren irudia dago, XV. mendekoa, naturalismo anatomiko handikoa eta zur polikromatikoan egina. Kristo hori gotikoa da baina Europar iparraldeko eragin handia du.


<< atzera