COVID-19 KORONABIRUSAk eragindako osasun kirisiaren aurrean Altsasuko Udalaren informazioa

martxoa 17, 2020

COVID-19 CORONAVIRUSAk eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da eten egiten direla Udalaren edozein prozedura izapidetzeko epeak Errege Dekretu horrek indarra galdu arte. Horrela egintza edo izapide bat egin behar baduzu, edo dokumentu bat epe jakin batean aurkeztu behar baduzu, jakin behar duzu 2020ko martxoaren 14tik (larunbata) epe hori etenda dagoela.

Gutxienez datozen hamabost egunetan udaletxean edozein izapide modu telematikoan egin beharko da Udalaren webgunearen bitartez, 9:00etatik 14:00etara  (948562161) telefono bidez, edo ondorengo helbide elektronikoaren bidez egin ahalko dira: altsasu@altsasu.net


<< atzera