KAFE KONPONDU Taillerra: inskripzio-epea zabalik.

iraila 21, 2021

Kafe Konpondun izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 5ean amaitzen da. Tailerra doakoa da eta helburua da aditu baten laguntzarekin norberak bere etxetresna elektriko txikiak konpontzen ikastea.  Izena eman 639 900 336 telefonora deituz edo sakana@cederna.es helbidera idatziz.

 

• Gehienez 10 pertsonak eman ahal izango dute izena. Gehieneko hori aldatu egin daiteke COVID19 kodeak sortutako egoeraren bilakaeraren arabera

• Tailerrean onartua izateko, Altsasuko errolda eta izen-emate data hartuko dira kontuan.

Informazioa

 


<< atzera