SAN JUAN BEZPERAKO GAU MAGIKOA

maiatza 24, 2016

San Juan

Ekainaren 23a, udako solstizioa: San Juan bezperako gau magikoa. Erlijio desberdinetako erritoak ospatzen dira. Arratsaldeko 8:00etan, Udal Korporazioa San Juan baselizan santuari eskaintzen zaizkion elizkizunetara joaten da. Mezatik irtetzerakoan baselizaren aurrean sua pizten da eta ondoren, herrian prestatu diren su guztiak pizten dira.

Aintzinean, urtebete lehenago bildu eta etxean gordetako belar jakin batzuk erretzen ziren eta salto egiten zen haien gainetik. Erritu purifikatzailea zen. Gauean, mutilek lizar eta txipu adaskak mozten dituzte eta maite dituzten nesken etxeetako balkoietan uzten dituzte. Gaixoak biharamunean beren balkoian txipu adaskak aurkitzen dutenak! (gutxienak badira ere). Zenbait etxeetako fatxadetan oraindik ere ikus daitezke burdinazko begiztak, etxea babesteko adaskak edukitzen zituztenak. Begibistan dagoenez, ohitura zaharrak ere aldatu egin dira. Hala ere, oraindik, 24ko goizean etxeetako eskaratzeko lurzorua iratzez estaltzeko ohitura mantentzen da.

Aspaldian, eguneko lehendabiziko meza eman aurretik, ermitari hiru buelta ematen zitzaizkion eta izkina bakoitzean jakulatoria bat errezatzen zen. Arratsaldean, plazan, zortzikoa dantzatzen zen eta, azken urte hauetan, meriendak egiten dira, ardoa Udalaren kontura izanik.


<< atzera