Bikote egonkorren inguruko oharra.

martxoa 3, 2020

Joan den 2020ko urriaren 16 Nafarroako Foru Berriaren aldaketa indarrean sartu zen, bikote egonkorren araubide berria onesten duena. Data horretatik aurrera, bikote egonkorra osatu nahi dutenek, haien borondatea dokumentu publiko batean gauzatu beharko dute (notarioaren eskritura).

2019ko urriaren 16a baino lehen eratutako bikote egonkorrek, dokumentu publiko batean eratu ez baziren, dokumentu publiko bidez ere adierazi beharko dute bikote egonkorra eratu nahia, eta bizikidetzako aurreko denbora adierazi ahal izanen dute.

Araubide berri honek ezartzen du ere bikote egonkorrak Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren erregistro bakarrean inskribatu beharko direla, froga- eta publizitate-efektuak izateko. Erregistro hau 2020ko maiatzerako osatuta egon behar du eta honek Udalak duen bikote egonkorren erregistroaren desagertzea ekarriko du.

Hori dela eta, Udal honetan inskribatuta dauden bikote egonkorrak lehenik eta behin notarioaren eskrituran eratu beharko dira, modu honetan lehendik eratuta ez bazeuden, eta Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren erregistro bakarrean inskribatu, Erregistro hau osatzen denean.

 


<< atzera