Beikolar Plan bereziko Parte-Hartze Plana

iraila 18, 2019

Nafarroako Auzitegi Nagusiko behin-betiko sententzia jarraituz, Altsasuko Udalak onartu zuen Beikolarreko Plan Berezia bertan behera gelditu da, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabilera finkatzen zuena hain zuzen. Hori dela eta, Udala behartuta dago beste Plan Berezi bat onartzera, bizitegi erabilera duena. Gauzak horrela eta sententziak ezarritakoa jarraituz, nahiz eta juridikoki ados ez egon, bizitegi erabilera duen Plan Berezi berri bat onartzeko prozedura hasi da, eta horretarako lehenengo pausua parte-hartze plan bat aurrera eramatea da.

Parte-hartze prozesu hau ezinbestekoa da egiten den edozein tramitazio urbanistikoan, bai sustapena publikoa denean (kasu honetan bezala), bai pribatua. Parte-hartze prozesua parte-hartze plan baten barruan egon behar du, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. Honen edukia eta ezaugarriak entitate sustatzaileak ezarri behar ditu, beti ere eragina edota interesa duten hiritar guztiak bere gain hartzen dituela bermatuz (aipatu artikuluan ezartzen diren beste gauzaz gain).

Hemen dugun Parte-hartzen plan honetan aurreikusten da, besteak beste, mintegi publikoak egitea Plan Bereziaren edukia azaltzeko, baita honen inguruan egon litezkeen bestelako aukera ezberdinak ere. Mintegia irailaren 24an, asteartea, 17:00etan eginen da Iortia Kulturguneko hitzaldi aretoan.

Horretaz gain, banakako bilerak ere eginen dira eragindako lurjabeekin. Aldez aurretik Udalak deialdi formala eginen du.

Beikolar Parte-Hartze Plana

 


<< atzera