ASTEKO MERKATUA ELIKADURA-PRODUKTUAK SALTZEKO BERRIRO MARTXAN JARRIKO DA

apirila 21, 2020

Hurrengo apirilaren 29tik aurrera Altsasuko herritarrek elikagaiak erosi ahal izango dituzte Iortia Kultur Etxeko zabalgunean, Iortia plazan eta Baratzako Bide plazan egiten den merkatuan. Merkatu hori bertan behera geratu zen Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak martxoaren 12an hartutako erabakiaren ondorioz, COVID-19ren hedapena sahiesteko onartutako neurrien desberdinen artean. Ondoren neurri hori berretsi zuten martxoaren 14ko 463/2020 Errege Lege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, bai eta Nafarroako Osasuneko sailburuaren martxoaren 14ko 4/2020 Foru Aginduak ere, koronabirusaren egoera eta bilakaeraren ondorioz osasun publikoko prebentzio-neurriak eta jarraibideak onartzen dituenak.

Nekazaritzako merkaturatze-zirkuitu laburretarako Covid-19aren aurrean jarduteko Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak emandako protokoloaren arabera, “Jardueraren jarraipena eta herritarrei elikagaiak ematea bermatzea, funtsezkoa baita oinarrizko zerbitzua emateko, bai eta ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzeko eta inpaktu ekonomiko larria saihesteko behar den erresilientzia bermatzea ere”, helburu bezala izan behar dugu. Era berean, protokolo horren arabera “Elikagaien hornidura funtsezko jarduera kritikoa da, eta bermatu egin behar da, batez ere osasun-larrialdiko egoeran, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emateko, bai eta lasaitasuna helarazteko ere, oinarrizko elikagaien iturri seguruak eta nahikoak eskura dituztelako”. Protokolo honek udalen, saltzaileen eta erosleen betebeharrak azaltzen ditu, erantzunkidetasunaren printzipioaren arabera.

Aurrekoarekin bat etorriz, Altsasuko Udalak bertan behera utzi du asteko merkatua bertan behera uzteko erabakia, soilik elikadura-produktuen salmentari dagokionez, eta bere aldetik nahiz saltzaile eta erosleen aldetik ezarri beharko diren prebentzio-neurriak bermatuko ditu, COVID-19ren hedapena prebenitzeko gure betebeharrak betetzeko erantzunkidetasunaren printzipioa jarraituz.


<< atzera