HILERRIAREN IREKIERA

maiatza 18, 2020

Maiatzaren 9an SND/399/2020 Agindua eman zen Estatu mailan zenbait murrizketa malgutzeko, normaltasun berrirako trantsizioko planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritakoak, zeina 2020ko maiatzaren 11n jarri baitzen indarrean. Agindu honen 2. artikuluan eta eranskinean ezarritakoaren arabera, hau Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa da. Maiatzaren 15ean, Osasuneko Kontseilariak 21/2020 Foru Agindua eman du. Foru agindu honetan ezarritakoaren arabera, “Udalek dute udal hilerriak irekitzeko eskumena. Eta gomendagarria da, ikuspegi sanitario batetik, pertsonak haietara askatasunez iritsi ahal izatea, betiere urruntze fisikoko, babeseko eta aplikazio orokorreko prebentzio-neurriak bermatzen badira”.
Aurrekoaren arabera, ALTSASUKO UDAL HILERRIA BERRIZ IREKITZEA ERABAKI DA MAIATZAREN 18TIK AURRERA, 09:00ETATIK 20:00ETARA. Udal hilerrira joaten diren pertsonek osasun-agintariek ezarritako urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurriak errespetatu beharko dituzte.


<< atzera