OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUEN TERRAZA EREMUEN IREKIERA ETA EZOHIKO HANDITZEA, COVID-19K ERAGINDAKO OSASUN KRISIAREN ONDORIOZ EZARRITAKO MURRIZKETEN MALGUTZEAREN BAITAN

maiatza 7, 2020

2020ko maiatzaren 3an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean SND/386/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, zenbait gizarte-murrizketa malgutzen dituena eta txikizkako merkataritzaren jarduera eta zerbitzuak emateko jarduera
garatzeko baldintzak zehazten dituena, bai eta ostalaritza eta jatetxe jarduerak ere, COVID-19k eragindako osasun-krisiak gutxien eragindako lurraldeetan.
Agindu hori maiatzaren 4an indarrean sartu zen Formentera, Gomera, El Hierro eta Graciosa uharteetan, eta dagoeneko aipatutako tokietan abian jarri da Estatuko Gobernuak onartutako “normaltasun ” baterako trantsizio-planaren 1. fasea.
Aipatutako Aginduaren 12. artikuluaren arabera, “Ostalaritza eta jatetxe establezimenduetako terrazak jendearentzat berriz irekitzeko baimena ematen da, eta aurreko urtean baimendutako mahaien ehuneko berrogeita hamarrera mugatzen da, dagokion udal-lizentzia oinarri hartuta (…). Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak Udalaren baimena lortzen badu terrazara bideratutako azalera handitzeko, aurreko atalean aurreikusitako mahai kopurua handitu ahal izango da, betiere mahaien eta azalera erabilgarriaren arteko ehuneko berrogeita hamarreko proportzioa errespetatuz, eta terraza dagoen bide publikoaren zati berean oinezkoentzako espazioa proportzioan handituz (…)”.
Litekeena da maiatzaren 11an Estatuko hainbat probintzietan, tartean Nafarroan, aurretik ezarritakoa indarrean sartzea. Hori dela eta, Altsasuko Udalak aukera emango du, betiere aurretik aipatutako agindua Nafarroan aplikagarria bada, ohiz kanpo eta behar-beharrezkoa den denboran, gaur egun ostalaritza-establezimendu bati terraza jartzeko esleitzen zaion espazio
publikoa honela handitu ahal izateko: terraza gehienez %50a okupatuko dela pentsatuz gero, eremuaren bikoitza baimendu ahal izango da, betiere kasu bakoitzean establezimendu bakoitzak terraza erabilerako esleituta duen espazio fisikoa aztertuz. Helburua baimen berezi honekin establezimendu bakoitzak gaur egun esleituta duen espazioa materialki erabili ahal izatea da.
Nolanahi ere honen inguruan agintari eskudunek emandako araudia aplikagarria izango da.
Aukera hori baliatu nahi duten ostalaritza-establezimenduek
horretarako jakinarazpena bidali beharko diote Udaltzaingoari.
Kasu bakoitza banan-banan aztertuko da, eta bertan planteatuko da eskatutako terrazaren handitzea, terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen indarreko ordenantzan ezarritakoaren arabera.

Bide publikoa okupatzeagatiko tasa benetan okupatzen den terraza- azaleraren arabera kobratuko da, eta ez baimendutako azalera osoaren arabera.

BANDOA


<< atzera