SANTA AGEDA

maiatza 24, 2016

Santa Ageda

Erregeen egunean, Meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren festarako erregeak eta erreginak hautatzen dira urte horretan zehar adin-nagusitasuna lortuko dutenen artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta alkateak, erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregeak suertatzen zaizkien gazteak izango da jaiaren antolatzaileak (erregea eta erregina). Bigarren errege eta erreginek neska kintoek emandako opilak bilduko dituzte. Egun horretatik aurrera, zortzikoaren entsaioak hasten dira Santa Ageda egunaren bezpera arte.

Festaren eguneko protagonistak “kintoak” dira, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak. Festa hauek gazte guztiek zortziko bana dantzatu ahal izateko behar duten adina denbora irauten dute. Santa Ageda egunaren goizean eskean ibiltzen dira kintoak, behar den bezala jantzita. Erratilu bat eramaten dute etxeetan eta kalean jendeak emandakoa biltzeko. Errege-erreginak txistulariek lagunduta joaten dira. Arratsaldean, bazkalostean, zortzikoak hasten dira plazan, lehenengo erregea eta erreginak lehendabizikoak izanik.

.


<< atzera