BERDINTASUNEKO ZERBITZUA: EMAKUMEEN BILGUNEA

maiatza 23, 2016

Logotipo del Aula de la MujerEmakume eta gizonentzako aukera- berdintasunak gizarte osoari egiten dio on, ez soilik emakumeei.

XEDEA:

1. Aukera-berdintasunaren Udal politika planifikatzea, garatzea eta kudeatzea.

2. Aukera-berdintasunaren printzipioa udal politika guztietan integratzea.

3. Beste sail, erakunde eta instituzioei aholkatzea genero-ikuspuntua jarduketa- programa guztietan sartzeko.

  • Banakako eskaerei erantzuna ematea.
  • Berdintasunean eta genero-teorian formakuntza programa.
  • Programa, Egitasmo edo jarduerak genero ikuspegiarekin egin ahal izateko trebakuntza
  • Udal langilegoari zuzendutako formakuntza emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean: arreta zuzena eskaintzen duten langileak
  • Udal kirol eskoletako monitoreei zuzendutako formakuntza
  • Hezkidetza eskola: Berdintasuna eraikitzen
  • Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea xede duen Altsasuko III. Ituna.

4. Genero-desberdintasunak murrizteko berariazko jarduerak antolatzea eta garatzea.

  • Formazioa.
  • Sentiberatze kanpainak.
  • Ikerketa.
  • Ikastaro eta tailerrak: lentzeria, yoga, literaturaren inguruko hizketak, josketa lanak, pentsamendu positiboa, heltzeko plazerra, autodefentsa, autonomia…
  • Emakumeendako informazio eta arreta zerbitzua:

– Lehendabiziko arreta: informazioa eta deribazioa

– Emakumeentzako doako aholkularitza juridikoa (hileko azken ostegunetan, hitzordua aurretik hartuz).

– Emakumeen kontrako indarkeria kasuetan, banakako eta konfidentzialtasunezko arreta .

LAN EGITEKO ESTRATEGIA:

Binakoa: zeharkakotasuna eta ekintza positiboa..

Zeharkakotasuna:”Prozesu politikoak berrantolatzea, hobetzea, garatzea eta ebaluatzea, prozesu horietan parte hartu ohi duten eragileek genero berdintasunaren ikuspegia txerta dezaten beren politiketan eta fase guztietan”. “…ez da behin bakarrik martxan jartzeko estrategia, prozesu osoan zehar iraungo duen zerbait baizik…”

Ekintza positiboa: “gizartearen jardunbideen edo sistemen ondoriozko bazterkeriak aldatzeko edo zuzentzeko aukera emango duten neurrien bitartez aukera berdintasuna ezartzeko estrategia”. Europako Batzordea. (1998)

Ordutegia: Astelehena, asteazkena eta ostiraletan: 7:30etatik 15:00etara- Astearte eta ostegunetan: 7:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Udako ordutegia : Egunero 7:30etatik 15:00etara.

Berdintasuneko agentea: Jaione Iraola Rozas.

Helbidea: Foruen Plaza (Gure Etxea 1. solairua ) p.k. 31800 Altsasu (NAFARROA).

Posta Helbidea: Gartzia Ximenez 36 p.k. 31800 Altsasu (NAFARROA).

facebooken

Twitter-en

Telefonoa: 948 56 48 23

Faxa: 948 56 38 55

E-Posta: berdintasuna@altsasu.net


<< atzera