Ayuntamiento de Alsasua / Altsasuko Udala


Emakume eta berdintasun arloa

Altsasuko Udalak, lurralde-eremu guztietako erakundeen ibilbide luzea bilduz, konpromiso sendoa hartu du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko. Hori dela eta, balio-aldaketa bat bultzatuko du, emakumeen egoera sozial, ekonomiko eta politikoa indartuko duena, haien autonomia eta ahalduntzea sustatzeko eta gizarte aske, justu, demokratiko eta solidario baterantz joatea eragozten edo zailtzen duten oztopoak ezabatzeko.

Horrela, 1991-1995 legegintzaldian Emakumeen Batzordea eta Berdintasun Zerbitzua sortu zituen – garai hartan ‘Emakumeen Bilgunea’ izena zuen-  Altsasuko emakumeen elkargune gisa.

25 urte hauetan, Berdintasun Zerbitzua sendotu egin da Altsasun: legealdi bakoitzeko talde politiko guztiek osatutako batzorde bat eratu da eta Berdintasun Zerbitzuan bi langile ari dira, berdintasun teknikaria eta administrari bat, hain zuzen. Halaber, Udalaren barne kudeaketako eta herritarrekin lan egiteko hainbat lan-eremu finkatu dira.

 

Lan taldea:

  • Berdintasun Agentea:
    • Idoia Goikoetxea Gómez
      948 564 823 / 628 328 593
      berdintasuna@altsasu.net
  • Arloko administraria:
    • Karmele Iraola Tejeria
      948 468 343
      miraola@altsasu.net

Ordutegia:

  • Astelehena, asteartea eta ostirala: 7:30h-15:00h;
    asteazkena eta osteguna: 7:30h-13:00h / 15:00h-17:00h
    ekainaren 15etik irailaren 15era: 7:30h a 15:00h

I. Berdintasun Plana

II. Berdintasun Plana

Zerbitzuak