ANDIA ETA ARALAR MENDILERROAK ETA BERIAIN MENDI APARTA

maiatza 24, 2016

Beriain mendia eta San Donato mendizerraSakanako eskualdean bisitatzea merezi duten hainbat herri daude, eta Altsasutik gertu Andia eta Aralar mendilerroak ditugu eta baita Beriain mendi aparta ere, San Donato bezala ezagutzen dena. Guzti hauek ikustea gomendagarri da oso. Aralar mendian Aralarko San Migel Donea ikusi daiteke eta mendian barna paseatu, hau baita Nafarroako pagadirik ederrenetako bat. Tontorrean San Migel Donearen omenez eginiko eliza erromanikoa dago, XI. mendekoa hain zuzen ere. Aipagarria da Santutegiaren erretaula, urregintzaz eta esmaltez eginikoa. Arkeologoen esanetan Aralarko santutegia Euskal Herriko eliza zaharrena da.


<< atzera