ALTSASUKO UDALETXEA ETA UDAL HAUR ESKOLA ZUNTZ OPTIKOAREN BIDEZ KONEKTATZEKO DIRULAGUNTZA

ekaina 28, 2021

Altsasuko Udalak 2.560,07 euroko diru-laguntza jaso du, “Txirinbulo” Udal Haur Eskola eta Udaletxea zuntz optikoaren bidez konektatzeko. Dirulaguntza ekainaren 1eko 82/2021 Ebazpenaren bidez eman da, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateei (udalak eta kontzejuak) 0 eta 3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko diru-laguntzen deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak onetsi zuen otsailaren 2ko 4E/2021 Ebazpenaren bidez.

Egindako inbertsioaren kostu totala 3.938,57eurokoa izan da (BEZa barne).

 

 


<< atzera