Sakanako eskualdean bisitatzea merezi duten hainbat herri daude, eta Altsasutik gertu Andia eta Aralar mendilerroak ditugu eta baita Beriain mendi aparta ere, San Donato bezala ezagutzen dena. Guzti hauek ikustea gomendagarria da oso.
Bisitatzea merezi duen toki eder bat San Pedroko zelaia da. Bertara oinez, txirrindulaz edo autoz joan gaitezke, Urdiaindik edo Altsasutik.
Altsasutik Olaztira joan gaitezke bertatik Urbasara joateko.
Urdalurko urtegiaren ingurua leku aparta da paisaiarekin gozatzeko eta paseatzeko.