Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

SAN PEDRO

Otros atractivos turísticos

San Pedro eguna jaiegun garrantzitsua da oso: jai ofiziala da herrian, Udalak hartutako erabakiaz. Altsasu eta Urdiaingo lurren artean santu honen ohorez eraikitako baselizan San Pedro gurtzen da. Goizetik joaten da baselizara eta Udal korporazioa oinez bertaratzen da txistulariek lagunduta. Meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa egiten da, ardoa Udalaren kontura izanik. Bazkalondoan ordena hertsi batean puruak banatzen dira eta alkateak zortzikoa dantzatzen du.

Jendea arratsaldera arte egoten da, Korporazioa herrira bueltatzen den arte. Dantzalekun geldialdi bat egiten da ermitauaren etxean eta ardoa banatzen da. Gero ilundu arte plazan segitzen du jaiak txistulariekin.

San Pedro, janaria San Pedro eguna